HIZPIDEA: Juno zunda Jupiterren orbitara iritsi da

Bost urteko bidaiaren ostean atzo iritsi zen Juno zunda Jupiterren orbitara, eta orbitan sartzeko maniobra guztiak arrakastaz bete ditu. Hala, “gas-erraldoitik inoizko gertuen” dagoen zunda bihurtu da Juno. Hain zuzen, Jupiterren goi- hodeietatik 5.000 km-ra baino ez dago, eta hor jarraituko du 20 hilabetez, Jupiterren inguruan orbitatzen, planeta ezagutzeko asmoarekin. Albistearen berri Ana Galarraga Elhuyarreko kideak azaldu digu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Prest Santutxuko jaiei hasiera emateko

og. Uzt 7 , 2016
Uztailaren 9tik 17ra ospatuko dituzte aurten Santutxuko jaiak. Urtero legez Basarrate plaza izango da jaien erdigunean, bertan kontzertu, antzerki, eta lehiaketa gastronomikoan ospatuko dira. Baina auzoko beste plazetan egun osoan zehar izango dira hainbat ekitaldi. Jaia batzordeko kide den Asierrek ekarri dizkigu jaietako nondik norakoak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160707_asier_santutxukojaiak.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak