IBAIZABAL: Plentzia Ternuako Placentia herriarekin senidetu da

Gaurkoan bat egin dugu Uribe Kostako Hiruka agerkariko Irantzu Sagarminaga kazetariarekin, eskualdeko berri aipagarri batzuk nabarmentzeko. Hasteko, joan den hilaren 25eko osoko bilkuran Plentziako Udalbatzak aho batez onartu zuen Placentia (Kanada) eta Plentzia herrien arteko senidetzea. Horren helburuetako bat da herri bien arteko lankidetza sustatzea, adiskidetasun-loturak indartzeko eta harremanak ugaritzeko. Bestetik, Gorlizko udaletxeko beharginen hizkuntza ohiturak aldatzeko egiten dabiltzan ekimenaren berri eman digu eta, bukatzeko, ostegunean, Getxoko Azebarri kultur elkartean Anari kantariak hitzaldia eta kantaldia eskainiko duela aipatu digu Sagarminagak.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #225: #Wifi4EU Uber eta Cabify vs. taxiak, Futbola 4Kn

al. Eka 5 , 2017
Gaurko saioan Kantabrian zuntzerako azpiegitura bat eraikiko dutela kontatu dizuegu, Wifi4EU, Europar Batasunak hiriburu handietan wifi konexioa ezartzeko proiektua azaldu dizuegu. Uber, Cabify eta taxien arteko guda aipatu, Futbola 4Kn eta 2020an gertatuko diren aldaketa batzuk aipatu ditugu, bideo eta guzti egin dugun bigarren saioan. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean225.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak