SOLASALDIA: Euskal pop musika, euskal pop gizartearen isla?

popUEUk antolatuta, ikastaroa izango da lelo horrekin uztailaren 20an Iruñean eta hil horren 21, 22 eta 23an Lekeition, Josu Larrinagak eta Patxi Gaztelumendik kontatu digutenez. Pop hitzaren esanahia azaldu dute popularra, herritarra esan nahi duela argituz. Ikastaroan soziologoak izango dira alde batetik eta kantugileak zein musika kritikariak bestetik. Eztabaida, tallerrak eta kontzertua ere izango dute horretan. Matrikulatzeko epea ekainaren 19an bukatuko da eta honen inguruko informazioa lortzeko www.ueu.org edo euskalpop.mundua.com helbideetan.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Petrolioaren eta elikagaien prezioa

al. Eka 15 , 2009
Luis Guridik bi gai horiek jorratu ditu gaurkoan. Hasteko petrolioarena aztertu du, azken bolada hontean pixka bat igo duela azalduz. Dena den, duela urtebete zeukan preziotik urrun dago egun Brent upelarena. Bestetik elikagai batzuen (arroza, artoa, garia…) prezioen  gorakada komentatu du: Luisen ustez, gorakada horretan faktore batzuk dira, espekulazioa, Afrikako […]

Honekin lotuak