KIROLDEGIA: Futbol denboraldiaren balantzea

LamikizJoan den larunbatean San Mamesen azken partida Barcelonaren aurka jokatuta, bukaera eman dio Athleticek denboraldiari. Katalanen aurrean lortutako garaipenak ezin izan ditu, hala ere, zaletuen ezinegona eta haserrea ezkutatu, eta hori erakutsi nahian, zapi zuri asko ikusi ziren lehengoan futbol zelaian. Lamikiz presidenteak eta zuzendaritza taldekoek badaukate, eduki ere, zer pentsaturik eta zer aldaturik hurrengo denboraldiari begira. Saioaren hasieran horretaz jardun dute Izaskun Larrabeiti eta Jose Antonio Torre Altonaga gure forofogoitiek. Biharamunean Galesko eta Euskal Herriko selekzioek elkarren aurka jokatutako partida ere erabili dute mintzagai. Haien ustez, ez dago dudarik data hainbestetan aldatu izanak jendearen erantzun eskasa baldintzatu duela. Hortik Italiako Giroa aipatzera pasatu dira eta, azkenik, Juan Martinez de Irujok Belokiren kontrako norgehiagokan egindako joko erakustaldi bikaina komentatu dute. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BASKISTAN: Cheikh Lô

al. Mai 22 , 2006
Gaurkoan Afrikako musikan adituak diren guztiek behin eta berriz aipatzen eta goraipatzen duten musikari bat ekarri digu Baskistanera Mikel Urbeltzek: Cheikh Lô. Burkina Fason jaio zen arren, senegaldartzat hartu behar dugu Cheikh Lô musikaria, bertako sustraiak dituelako eta bertako doinuak landu dituelako, gehienbat. Perkusioa eta gitarra jotzen abiatu zen Senegalgo […]

Honekin lotuak