BASKISTAN: Afrika mendebaldeko eta Ipar Europako musika

Toumani DiabateSustraidun musikaren mapamundia irudikatzen duen Baskistan irratsaioaren azken emanaldian ohi bezain ibiltari aritu zaigu Mikel Urbeltz. Laburpen gisa, esan genezake Afrika mendebaldean eta Ipar Europan ibili zaigula oraingo honetan. Lehen orduko monografikoan Mali aldera eramango gaitu, bertako musikaririk handienetako batek, Toumani Diabatek, Symmetric Orchestrarekin grabatutako Boulevard de L´Independance (Independentziaren Pasealekua) diskoa osorik entzun dezagun. Handik Eskoziara egingo dugu jauzi, gaelikoz kantatzen duen Runrig taldea ezagutzeko. Gero, Malinky taldea datorkigu, Mikel Urdangarinekin ibilia dugun John Bews musikariak sortutako proiektua, hain zuzen ere. Horren ostean, Väsen suediar hirukote akustikoak Japonian eman zuen kontzertutik bi kanta entzuteko parada izango dugu. Saioaren azken minutuetan berriz itzuliko gara Afrikara, alde batetik, Amadou & Mariam bikotearen azken diskoaz gozatzeko eta, bestetik, Cheikh Lô senegaldarraren Senegal-Brazil abesti arrakastatsua entzuteko. Saioa deskargatzeko, klikatu hemen: 1.atala, 2.atala.

Entzun 1.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan060515a.mp3

Entzun 2.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan060515b.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Sei Urte, Jone eta Ados antzerki taldea.

al. Mai 15 , 2006
Sei Urte taldearen bisita izan dugu Ane Zabala eta Galder Perezen Piperpolis hiri kulturalean. Berrizko taldeak plazaratu berria du bere hirugarren lana, Jauzia izenburupean. Kantu berriak ezagutu ditugu eta, bestalde, Estoldetan disketxearen proiektuaz mintzatu gara taldeko partaideekin. Jone kantaria ere izan dugu gaurko saioan. Azkenik, esan El vendedor de tiempo […]

Honekin lotuak