BASKISTAN: Cheikh Lô

Cheikh LoGaurkoan Afrikako musikan adituak diren guztiek behin eta berriz aipatzen eta goraipatzen duten musikari bat ekarri digu Baskistanera Mikel Urbeltzek: Cheikh Lô. Burkina Fason jaio zen arren, senegaldartzat hartu behar dugu Cheikh Lô musikaria, bertako sustraiak dituelako eta bertako doinuak landu dituelako, gehienbat. Perkusioa eta gitarra jotzen abiatu zen Senegalgo zenbait bandarekin. Geroztik, 1983tik 1990era bitartean Parisen bizi izan zen eta denbora bitarte horretan bere estiloa lantzen jardun zuen. Senegalera itzulita, zelanbaiteko arrakasta lortu zuen Dokhandem izeneko diskoari esker. Gero, Youssou N¨Dour musikariak sortutako disketxean hasi zen argitara ematen bere lanak, berehala kritikari guztien oniritzia jaso zutenak. Herriaren musika abiapuntu hartuta, ahotsaz gain, alderdi akustikoa eta elektrikoa kontuan hartzen dituen eskaintza musikala egiten du Cheikh Lôk, sentiberatasunez betea dagoen musika. Gaiei gagozkiela, esan behar bere kantuetan mezu erlijioso eta sozialak tartekatzen dituela maiz aski. Saioa deskargatu nahi baduzu, egin klik hemen: 1.atala, 2.atala.

Entzun 1.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan060522a.mp3

Entzun 2.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan060522b.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Ixiar Rozas, Style Fusion eta Su ta Gar

al. Mai 22 , 2006
Piperpolisko karrika alaietan dantza urbanoak, rockak eta literaturak hartu dute protagonismoa asteon. Ane Zabalak eta Galder Perezek prestatzen duten irratsaioan Ixiar Rozas idazlearen bisita izan dugu lehenik. Pamiela argitaletxearen eskutik plazaratu duen Negutegiak helduentzako hirugarren eleberria aurkeztu digu berak. Dantza etorri da gero. Bizkaiko sei break dantzari gaztek osatzen dute […]

Honekin lotuak