“Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara” lelopean, Kontseiluak manifestazioa konbokatu du datorren larunbaterako, arratsaldeko 17´30etan Gipuzkoa plazan. Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu nahi dute, kontuan hartuta gero eta injerentzia gehiago direla euskararen aurka EAEn, Nafarroa Garaian eta Iparraldean, Saio Rodriguezek kontatu digunez.
herri-ekimen hori iaz hasita, Durango eta Iruñea lotu zituen giza-kateak jendea aktibatzea lortu zuen. Orain, saretu, josi behar da gero eta jende gehiago gure etorkizunaz bozkatzeko aukera izan dezagun. Gaur aurkeztuko dituzte proposamenak: Bizkaian, esaterako, ekitaldi berezia egingo dute apirilean Bilboko Plaza Barrian; ekainean, aldiz, S. Mames bete nahi dute, […]