Euskal Herriko mugimendu feministak beldurraren aurrean justizia feminista aldarrikatuko du

Euskal herriko mugimendu feministak beldurraren aurrean justizia feminista aldarrikatuko du Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako egunean. Gaur goizean agerraldia egin dute Bilbon,  Aurreko urtetik gaur arte egoera  ezer gutxi aldatu dela adierazia dute, indarkeria matxistak bere horretan jarraitzen duela. Sistema heteropatriarkal kapitalistak gure bizitzak kolpatzen jarraitzen ditu nabarmendu dute. Indarkeria matxistak hamaika forma har ditzake, eta etengabe mekanismo ezberdinak jartzen ditu martxan indarkeria hori aplikatzeko. Udan jasandako eraso matxistak jarri dituzte adibide,  kontrol sozial  etengabea, beldurrean oinarritutako mezu eta neurriak, poliziaren presentzia neurrigabea…eta dena, berriz ere fokua emakumeongan jartzeko. Esan dezakegu sistema heteropatriarkal kapitalista are modu gordinagoan azaleratzen dela. Mugimendu feministak argi du, sortzen duten olatu bakoitzean, sistemak olatu horiek gelditzeko mekanismoak jartzen dituela martxan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #179: Markos Untzeta, MICE, Courtney Marie Andrews, The Black Keys, Pasadena, Low, OGI

al. Aza 21 , 2022
Markos Untzetak disko orekatua egin du, zinez, bere Ekilibrista diskoak ez du, ez, oreka galtzen. Irudi ederra iruditzen zaigu diskoari gorputza ematen dion oreka mantentzearena. Americana arloan mugitzen da Markos, ondo egindako abestiak eta bere ahotsa pertsonala da oso, bere istorioak bezainbeste. MICE proiektuaren atzean Miren Narbaiza musikari eibartarra dago. […]

Honekin lotuak