IBAIZABAL: Armagintzari aurkako kanpaina

antimiliHilaren 18an, larunbatean, Bilboko Kakitzak, Askapena, Komite Internazionalistak eta Ekologistak Martxan taldeek abiatuko dutena. Helburuak gizartean arazo larri hau ikusgarri egitea, erakunde publikoek armagintzari ematen dizkioten diru-laguntza publikoak salatzea eta gertu ditugun armen ekoizleak industria zibil bihurtzea dira. Pentsatzen duguna baino gertuago ditugu Bizkaian bertan armak ekoizten dituzten lantegiak, Getxoko Sener edo Barakaldoko Precicast esaterako. Larunbatean, Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregitik abiatuta, ibilbide bat osatuko dute bizikletaz, Sener eta Precicast bisitatzen, armek gerra eta suntsipenerako baino balio ez dutelako Jabi Fernandez Bilboko Koordinakunde Antimilitaristako kideak kontatu digunez.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ARTAYORRAN:ABERRI EGUNA.

ol. Api 17 , 2009
ABERRI EGUNA: Igandean, apirilak 12, “Artayorran baño, yantzan obeto” saio monografiko berezia, aberria eta kantua euskal kantagintza modernoan, Intxortatik hasita gaur egunera arte, aberriaren inguruko jarrera, ikuspuntu eta sentimenduak aztertzeko modu ederra! Arratsaldeko 6etan. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak