SOLASALDIA: Etorkinak Euskal Herriko historian zehar

EtorkinaGero eta gehiago dira goseari eta mixeriari ihes eginez Afrika, Asia eta Hego Amerikatik Europara eta bai Euskal Herrira ere lan bila datozen pertsonak. Gehiegi dira, zenbaiten ustez, eta mugak zorroztu eta hormak eraiki behar omen dira, infernu horietatik paradisu honetara etor ez daitezen… Bilbo Hiria irratian Juan Carlos Etxegoien Xamarrekin mintzatu gara gai honetaz eta emigrazioa Euskal Herrian fenomeno berria denetz galde egin diogu. Nafar ikertzaile eta idazleak gaiari sakon heldu eta, erromatarren denboratik hasi eta gaur egungo migrazio joeretaraino, gai honek Euskal Herriari zenbateraino eragin dion azaldu digu: hainbat herriren etorrera –erromatarrak, bisigotuak eta arabiarrak, besteak beste–, Nafarroako Erresumaren garaian makina bat herri eta jenderen presentzia gurean, foruen galera XIX. mendean, XX. mendeko industrializazioa, 1950-70 epean Bizkaiko biztanleria bikoiztea, eta abar; txanponaren beste aldea ahantzi gabe, euskaldunok ere emigratzaileak izan baikara historian zehar. Solasaldi hau deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Arean, Wagon Cookin, Sleater-Kinney eta Roger Sisters

az. Mai 24 , 2006
Ohi bezala, han-hemenka, berton eta bertan ibili zaigu Txuma Murugarren aste honetako Musibla irratsaioaren eduki musikalak aukeratzerakoan. Lehen-lehenik, Wagon Cookin, Garayalde anaien proiektu dotorea entzun dugu gaurko saioan, eta Atom Rhumba edo Arean (argazkian) taldeen propasamen berritzaile eta erakargarriak ekarri dizkigu saiogileak. Atzerritik Yeah Yeah Yeahs eta Strokes, 70eko hamarraldiaren […]

Honekin lotuak