Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren gaurkoarekin hasi da Mikel Urbeltz Kafe Antzokiko egun hauetarako programazioa aurreratzen, Khea Ziaterren “Satisfaktion” antzezlanarekin. Bihar errepikatuko da, eta bihar ere Lagun Artean Kantari izango da. Ostegunean “Iñigo gogoan” herri ekimenaren prentsaurrekoa, BBK XXIII. Sariketaren finala eta Stereorocks. Ostiralean, aldiz, Gabriel Aresti euskaltegiaren Jaia, larunbatean Jero Romero, eta igandean Euskal Kantak. Datorren astean zenbait kontzertu izango dira gurean. Informazio gehiago Kafe Antzokiaren agendan.
Honekin lotuak
-
2012/03/08
SOINUGELA: Nils Lofgren urrezko ildoan
-
2011/12/01
IBAIZABAL: Magisteritza Fakultateko arazoak
-
2014/12/08
Uxue Alberdi transmisioaz #azoka49
-
2009/05/27
SOLSALDIA: Bartzelonako Komiki Saloia