Azkena Josu Jon Imazen kasua da, Repsol konpainiako botere exekutiboak bereganatu dituelako. Afera ez da berria espainiar estatuan (Felipe Gonzalez, Aznar, De Guindos…) ezta gurean ere: horra hor EAJk sektore energetikoan (Repsol, Iberdrola..) duen ordezkaritza. Iñaki Barcenak honetaz eta hauteskundeetan gai ekologikoek (frackinga, zaborrak, Garoña..) duten garrantziaz hitz egin du gaurkoan.
Ohikoa denez, Bilboko Hika Ateneo topaguneko Jabi Blazquez mintzatu zaigu datozen egunotarako prestatu duten egitarauaz. Aurreko hilean (apirilean) izandako ekitaldi azpimarragarriekin hasi da, eta gero, maiatzerako prestatu dutena kontatu digu: kontzertuak, hitzaldiak, erakusketa, zinea, topaketak… Bukatzeko, ekainerako ere hainbat ekitaldi lotuta dituztela esan digu Jabik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150505solasjabiblazquez.mp3 Deskargatu hemen