Labayru fundazioak bizkaieraren gramatika sarean jarri du

Labayru Fundazioak Labayru bizkaieraren Gramatika jarri du sarean, bizkaierari edo mendebaldeko euskarari buruzko gramatika oso eta eguneratua, edonorentzat eskuragarri, gramatika.labayru. eus webgunean. Urteetako ikerketa eta lanaren emaitza da argitalpena, eta helburu argia du: bizkaiera hobeto ezagutu, adibideak jarri eta egitura bakoitza bere erabilera testuinguruan kokatu. Gramatikak bizkaieraren ezaugarri morfologikoak, sintaktikoak eta ortotipografikoak jasotzen ditu, idatzizko zein ahozko erabilerari arreta berezia eskainiz, eta zalantzak argitzeko tresna praktiko gisa pentsatua dago. Labayru fundazioko zuzendariak Igone Etxebarriak ekarri dizkigu zehetasun guztiak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bertsoaldi historiko-isterikoak

og. Urt 22 , 2026
Bertsoaldi historiko-isterikoak Potto saio honetan. Delorean auto partikuklarra hartu eta aurreko mendera egingo dugu salto. Plentzia Telebista hedabidearen artxiboan aurkitutako harribitxiak, oparitarako paper ederrean bilduta: 1996. urtea dugu jomuga, Plentziako institutuan antolatutako bertso-saioa. Garaiko kantuak, garaiko diskurtsoa… garaiko bertsolariak Iker Elordui Iñigo Gojenola Fredi Paya Ibon Iza Gai-jartzaile lanetan, berriz, […]

Honekin lotuak