Ordiziar bilbotartua. Oso ezustean suertatu zitzaion Bilboratzea orain hamarka urte, eta ezustean deskubritu zuen gizarte hezitzaile jardutea zela bere gogoa. Halako baten zeinu-hizkuntzari buruz entzun zuen, eta “ze kontu martzianoa, hori ikasi behar dut nik ere!” pentsatu eta egin. Guk be, beste gai asko genituen buruan gaurko barriketaldirako (bere bidaiak, Urtxintxa eskolakoak,…), baina entzuteko urritasuna dutenen munduan, haien komuikatzeko eran eta Amagoiaren hitz-jarioan sartu eta konturatu barik joan da ordubete luzekoa. Muturik ez dagoela ikasi dugu, gainera. A, bai, Urtxintxa Eskolak aurten 25 urte, eta ikastaro honek ondo merezi omen: “Heziketa premia bereziak aisialdian”.
Erreferentziak:
Kantak:
Borisenak: Txuma Murugarren (Gauk, neskak eta maletak)
Xoriak kantan (Petti)