Bart ere, eta oraingo honetan, batzuek dioten bezala, orain edo inoiz ez. Jokuan, Nafarroako gobernua, eta Inkestei sua darie. Gai honekin hasi da Mikel Bujanda: gero, Nafarroako Gobernua eta 36ko gerrako gorpuak, Jose Maria Esparzaren azken liburua, eta Agenda komentatu du Mikelek.
Ikasturte honetan ospatzen dute 1964an abiatu zen Karmelo ikastolaren urteurrena. Haurrak euskalduntzeko eta euskaraz hezteko hartutako konpromisoari “tinko” eutsi dio Karmelok urte hauetan. Gaurtik hasita, maiatzean zehar hainbat ekitaldi prestatu dituzte urteurrena ospatzeko, bereziki hilaren 23an, Josune Barrenetxea zuzendariak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150508solasjosunebarrenetxea.mp3 Deskargatu hemen