SOS Bilbao animalien babeserako elkartea

Azken urteetan gora egin du animalia abandonatuen kopuruak Bizkaian. Bilbon jasotako datuak izan daitezke horren adibide: 2016an, 236 txakur eta 190 katu hartu zituzten kaletik; 426 animalia daude, hortaz, norbaitek etxera eramateko zain. Txakurrak dira gehien abandonatzen diren etxeko animaliak, baina katuak ere gero eta gehiago abandonatzen dira. Gaurkoan SOS Bilbao elkartearengana jo dugu, egiten duten lana ezagutzeko asmoz. Dirua biltzeko merkatu txikiak antolatu ditu ikasturte osoan SOS Bilbao elkarteak; besteak beste, Leioan, Santurtzin, Bilboko Errekalde auzoan, Barakaldon, Sestaon eta Galdakaon izan dira azken hilabeteetan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GOMUTAN: Butroeko jauna Deustuko elizaz jabetu zenekoa

og. Urr 26 , 2017
Erdi Aroaren azken mende biak gatazkatsuak izan ziren gurean. Bandokideen arteko gerlak nonahi nagusitu ziren. Nobleziak arpilatzeari ekin zion eta ez zen ezer libratu, ezta elizak ere. Gomutan ekarri nahi dugu Deustuko Done Peri elizarekin gertatu zena. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/171026_Gomutan30.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak