Asteburu honetan bi proposamen nagusi izango ditugu: bata Bilbao-Bilbao lasterketa eta bestea Talo Eguna Lasturren (Deba). Ibilbidea egitera Guardiako aintziretaraino joango gar. Horrekin batera, betiko lez, errezeta (bizkotxoa), liburua (Iñaki Petxarromanen “Kearen Fiordoa”), musika arloa (Liher) eta agenda jorratuko ditugu.
Urte berriaren hasierakin, Xerezade Hector Hugh “Saki”rengana joan da hitz aspertu bat egitera. Bere lagun Clovis Sangrailekin aurkitu du tetxo bat hartzen portzelanazko kikaretan. “Aizue, zer moduz Gabonak?” galdetu die Xerezadek xalo-xalo. “Hara”, esan dio Clovisek, kikara platertxoan delikadeziaz utzi eta gero: “Gabon Gauean New Yorken jatetxe batean afaltzen bazaude, […]