Ikasturte honetan ospatzen dute 1964an abiatu zen Karmelo ikastolaren urteurrena. Haurrak euskalduntzeko eta euskaraz hezteko hartutako konpromisoari “tinko” eutsi dio Karmelok urte hauetan. Gaurtik hasita, maiatzean zehar hainbat ekitaldi prestatu dituzte urteurrena ospatzeko, bereziki hilaren 23an, Josune Barrenetxea zuzendariak kontatu digunez.
Atzo izan zen, eta horrekin batera beste 6 gazte atxilotu zituzten Hego EHn. Berri honekin hasi da gaur Aitziber Ibaibarriaga. Gero, Hauteskunde kanpaina, Bilboko lurrazpiko edukiontziak, eta Zinegotzien pribilegioak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150507solasaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen