ZUTARGI ARTEAN: Piotr Ilich Tchaikovsky

TchaikovskySaio honetan Tchaikovskyren bizitzari buruzko apuntetxo bat eta hainbat gertaera entzuteaz batera, bere hiru lanen atal batzuez gozatzeko aukera daukagu: Piano Kontzertua 1. zkia.ren lehen atala: Allegro non troppo e molto maestoso – Allegro con spirito; Eugeni Onegin operatik Lenskyren aria bat. Sinfonia “Patetiko”tik (6. sinfonia)- Allegro con grazia. XIX. mendeko errusiar musikagile ezaguna dugu Tchaikovsky. Txiki-txikitatik erakutsi zituen musikarako dohainak, baina 23 urte bete arte ez zuen musika ikasketak seriotasunez burutzeko aukerarik izan. Izaeraren aldetik, txikitatik ere urduritasun arazoak eta depresiorako joera nabariak zituenez, medikuek debekatu arren, ahal zuen moduan musika ikasteari ekin zion eta horretan aita berari laguntzeko prest izan zen beti. Zuzenbide ikasketak amaitu eta Justizia Ministeritzan funtzionario lanak bete zituen, baina handik gutxira dena utzi eta musikari eskaini zion bizitza. Errusiako “Bostak” taldearekin harremanak izan zituen, hau da, Rimsky Korsakov, César Cui, Balakirev, Mussorgsky eta Borodinekin. Bizitza pertsonala eta musika elkarri lotuta izan zituen beti, batak bestearengan eragin handia izan zuelarik. Instrumentu bakarrerakoi eta orkestretarako kontzertuak, ganbara musika, operak, sinfoniak, pianorako musika eta ballet musika izan ziren Tchaikovskyk gehien landutakoak. Saioa deskargatu bahi baduzu, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BASKISTAN: Haizeko musika tresnak Bulgariatik

al. Mai 29 , 2006
Izenetik besterik irudi lukeen arren, Bulgariakoak ditugu Together Again (Elkarrekin berriz) taldea osatzen duten lau lagunak: Ivo Papasov, Yuri Yunakov, Neshko Neshev eta Salif Ali. Lau ijito musikariok jazz eta rock doinuak entzuten zituzten ezkutuan, sobietarren menderakuntzaren garaian, hau agintarien gustuko kontua izan ez arren. Laster doinu haiekin esperimentatzen hasi […]

Honekin lotuak