Izenetik besterik irudi lukeen arren, Bulgariakoak ditugu Together Again (Elkarrekin berriz) taldea osatzen duten lau lagunak: Ivo Papasov, Yuri Yunakov, Neshko Neshev eta Salif Ali. Lau ijito musikariok jazz eta rock doinuak entzuten zituzten ezkutuan, sobietarren menderakuntzaren garaian, hau agintarien gustuko kontua izan ez arren. Laster doinu haiekin esperimentatzen hasi ziren eta harizko tresnen bidez beren herrialdean folk bide berria urratu zuten. Euren teknika bikainari eta inprobisatzeko gaitasunari esker, arrakasta handia bildu zuten eta sarritan milaka lagunen aurrean eman zituzten kontzertuak. Gero, elkarrengandik banatu eta zeinek bere bidetik jarraitu zuen. Hamar urte igarota, elkarrengana berriz bildu eta saio honetan entzun dezakezun disko aparta grabatu dute 2005ean. Saioaren bigarren orduan honako gonbidatu hauek izan ditugu: Laço Tayfa talde turkiarra, vallenato musika kolonbiarra, Afro-Cubans All Stars taldea eta bukaera aldean Brasilgo forró musika. Saioa deskargatzeko, klikatu hemen: 1.atala, 2.atala.
Entzun 1.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan060529a.mp3
Entzun 2.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan060529b.mp3