Askapeña konpartsa, jaiez, internazionalismoaz eta epaiketez

Askapeña konpartsako Itsaso etorri zaigu, pixkat nekatuta, bart txandan ibili delako. Txosnan “lan asko, baina gustora” egiten dela dio. Berak kontatu digu Askapeña duela 24 urte Bilbon euskal internazionalismoaren inguruan zebiltzaten lagun batzuek sortu zutela. Konpartsa “gero eta sendoagoa” dela kontatu digu, urte osoan, Bilboko Konpertsen programazio batzordean eta beste ekintzetan dabilena.

Konpartsetan ez eze, brigadetan ibili ohi dira Brasilen, Mexikon, Argentinan Uruguayen Venezuelan eta Bolivian. Saharan, Palestinan, Kurdistanen, Galizian… Joan-etorriko elkartasuna egiten dutela kontatu digu Itsasok: “ikusi, ikasi, jaso, hona ekarri eta gurea ere hara eraman”.

Aurten Euskal Herriko beste hiriburuetan ibili dira, konpartsa moduan, elkartasuna jasotzen. Zergatik? Bada, Espainiako auzitegiek legez kanpo uzteko arriskuan dagoelako Askapeña, duela 5 urte izandako polizia operazio baten ondorioz. Beste konpartsa guztien elkartasuna ari dira jasotzen, txosnen apainketan ikusi ahal izan dugunez. Bihar izango dute egun potoloa Askapeñakoek, internazionalista eguna ospatuko baitute Mekauen konpartsarekin batera: egitarau zabala, herri bazkaria, mobilizazioak… Hori eta gehiago kontatu digu Itsasok.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Auzotarrok, Bilboko auzoetako jai herrikoiak bultzatzen dituen koordinakundea

az. Abu 26 , 2015
Igor Auzotarrok koordinakundeko ordezkaria dugu. Duela urte batzuk Bilboko zenbait auzotako Jai Batzordeen artean Auzotarrok koordinakundea sortu zuten, herri jaien antolakuntzan indarrak eta esperientziak batzeko asmoz. Guztiok ditugun arazoei erantzun bateratua eta koordinatua emateko asmoa du elkarte honek eta kultura sustatzeko auzoen arteko elkarlana bultzatzeko, kide diren 22 auzoetan. Aste […]

Honekin lotuak