El Gotim abesbatza ALGARAren Katalunia egunean

Aurten hirugarren urtea du ALGARA konpartsaren Katalunia Egunak. Gaurkoan Societat Coral El Gotim taldea etorri zaigu. Gizonezkoez osatutako taldea da, zuzendaria izan ezik, eta caramellesen ateratzen dira kantatzera. Llorençetik kanpo kantatuko duten lehen aldia da eta sardanak, habanerak, euskaraz eta katalanez kantatuko dituzte. Kantaera eta talde mota tradizionala osatu nahi izan dute, eurek diotenez, “arbasoei omenaldi moduan”. Duela bi urte eratu zuten abesbatza, oso zaharra den baina galtzen ari den tradizioa berreskuratzeko. Zazpi kaleetatik kantu-kalejira egin dute eta, ondoren, herri kantu bazkaria.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Egunero zuzenean Aste Nagusitik, gurekin bat egin ezazu

az. Abu 26 , 2015
Astelehenaz geroztik hemen gaude egunero Areatzako zubiaren buruan. Jaietako zubi burua izan nahi dugu, entzuleentzat Aste Nagusia zer den eta aste hau egiten dutenak nortzuk diren aurkezteko. Gu Bilbo Hiria irratia eta 97 irratia egiten dugun lagunak gara. Larunbatera arte hemen izango gara zuzenean 12:00etatik 14:00etara, beraz, ordu tarte horretan […]

Honekin lotuak