SOINUGELA: Tom Waits eta 17 Hippies

17 Hippies    Irratsaioaren lehenbiziko ordua bost diskoren inguruan ardaztu du Pedro Elias Igartuak aste honetako Soinugela. Hasierako minutuetan Neil Young partaide izan zen Crazy Horse taldearen Down Town ezaguna entzun dugu. Horren ostean, hard countryaren plazara irten berria den Bradly Walkers musikari gaztea ezagutu dugu. Estatu Batuetako gazte elbarritu honek harriturik utzi ditu adituak Highway Of Dreams (Ametsen autobidea) lanarekin. Bestalde, Trisán taldeak musikak urruneko munduak elkar ditzakeen esparruadela erakutsi digu. Irlandako Pol Brennanek, Gao Yue txinatarrak eta Joji Hirota japoniarrak osatzen dute taldea. Banbuzko txirulak eta ahots ezin ederragoak. Juarraian, aurreko astean ekarritako bi disko handi entzuten jarraitu dugu: Elton Johnen Captain and The Kid (Kapitaina eta mutikoa) eta Rod Stewartek rockari eginiko omenaldi gisako diskoa: Still The Game (Oraindik berbera naiz). Saioaren bigarren orduan bi monografiko labur iritsi dira: batean Tom Waitsen Orphans (Umezurtzak) disko hirukoitza aurkeztu digu Pedrok eta bestean denetariko musika eklektikoa egiten duen 17 Hippies talde alemanaren azken lana. Disko bikainak, biak ala biak. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOTOTIK: Steve Reich, Throbbing Gristle, Tzesne...

og. Ots 22 , 2007
Egindako aurkezpenekin hain gustura gelditu ez bagara ere(ez da mikro aurrean hitz egiteko egun freskoena izan), gaurkorako egindako musika aukeraketa entzuteko gonbitea egin nahi genuke berdin-berdin. Asteko, Act(Kristian Aduriz benetako izenez) Uztaritzetik; Throbbing gristle gero(ezinbestean aipatu beharreko izena musika industrialaz ari garenean), euren “Very Friendly” kantarekin, zeinak soinu giro ezerosoenak […]

Honekin lotuak