PIPERPOLIS: 12 Tribu, ACT, Leioako Umore Azoka eta Bihotz Bakartien Kluba

Umore azokaPiperpolisko karriketan 12 Tribu talde azpeitiarraren disko berria ezagutu dugu gaur. Reggae doinuak bildu dituzte lan berrian. 12 Tribu ez da Euskal Herrian musika jamaikarra egiten duen lehen taldea, baina bai ezagunenetakoa, eta euren soinu sinkopatuek badute beren publikoa. Talde hau proposamen interesgarria da, estiloa ondo ezagutzen dutelako eta beren reggaearen bidez giro hipnotikoa sortzea lortzen dutelako. Hirugarren lana dute hau. 12 taldekidek osatzen dute taldea, baina gurean Konsul izan da. Lasunen kabareta deritzan atalean bi ekimen aipatu dituzte Ane Zabalak eta Galder Perezek: alde batetik, ACT Festibala (Nazioarteko Antzerki Eskoletako III. Jaialdia). Bilbon eta Barakaldon izango dira emanaldiok maiatzaren 29tik ekainaren 5era arte eta bertara mundu osoko makina bat eskolatako ikasleek taularatuko dituzte beren ekoizpenak. Bestetik, Leioan ekainaren 1etik 4ra bitartean ikusgai izango den Umore Azoka ere erabili dute ahotan. Kale antzerki horretan, hainbat herritatik etorritako 48 konpainiak 150 emanaldi eskainiko dituzte lau egunetan. Hirugarren gai kulturala literaturaren bidetik etorri da. Gotzon Barandiaran idazlearekin Bihotz Bakartien Klubaren orain arteko ibilbidea errepasatu dute Anek eta Galderrek. 2001eko neguan sortu zen Bihotz Bakartien Kluba, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean, lehenengo Joseba Sarrionandiaren testuekin sortu zuten Sarri gure artean; poesia errezitaldi horren ostean, Poeta hilen kluba eta Zakil alu hori atondu zituzten. 2004an Gotzon Barandiaranek Arrakalak poesia liburua plazaratu zuen. Zuzenean emandako errezitaldien testigantza ahalik eta gehienekin konpartitzeko, Arrakalak CDa grabatu dute berrikitan. Urtarrilera arte atsedena hartuko omen dute. Eta Piperpolis irratsaioaren betiko atalak ere aurkituko dituzu podcast honetan: John Trolloperen irratinobela, lehiaketa, gomendioak, eta abar. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: bilbohiria.com zer den

ar. Mai 30 , 2006
Aurtengo erronka eta aurtengo emaitza da bilbohiria.com. Eta Bilbo Hiria irratiaren aurtengo arrakasta ere badela gaineratuko genuke, harrokerian jausteko batere asmorik gabe. Jabi Zabala dugu bilbohiria.com-en asmatzailea eta aita pontekoa, eta Ibaizabal magazinean berarekin mintzatu gara, irrati kontzeptu berri hau zertan datzan era errazean azal diezagun. Jabi Zabala oso kazetari […]

Honekin lotuak