Bisita berezia izan dugu gaur gure irratian: Bilboko Elkarlan euskaltegien (Juan Mateo Zabala, Bilbo Zaharra eta Gabriel Aresti) Nerea Telleria, Jon Maguregi eta Isabel Isazelaia arduradunekin hitz egiteko parada izan dugu. Bilboko euskararen egoeraz eta euskaltegi horien eskaintzez hitz egin ondoren, aurtengo ikasturterako matrikula egiteko epea zabalik dutela esan digute.
Pasa den astean eztabaida izan zen Barakaldoko udalbatzan emakumeen inguruan. Amaia Campos EAJko alkateak Emakume Saila sortu nahi zuela esan zuen, baina hainbat talde eta mugimendu feminista ez dira fido: aldaketa edo kosmetika operazioa? Bien bitartean, esan Emakume gaiei dagokienez azken bolada honetan murrizketak izan direla udal horretan. Bukatzeko, “puntu […]