Sustraiak izena hartu zuten lurrak emandakoarekin lan egin nahi dutelako. Agroekologia dute maite: hurbileko hornitzaileak, nekazaritza ekologikoa, sasoiko produktua, lurra eta jendea zainduz… Gutizia gozo-gozoak prestatzen dituzte han eta hemen biltzen diren taldeak elikatzeko, catering zerbitzua eskaintzen baitute.
Kukutzako jantokia hartzera animatu ziren euren zaletasunean oinarrituta 4-5 lagun eta orduan osatu zuten familiatxoak elkarrekin dirau ilusioz beteta. Aurten proiektuari bultzada eman nahi diote ogibide izan dadin. Azaroaren 15ean Zawpen aurkeztuko dute euren burua eta laster webgunea ere prest izango dute. Han dute egoitza, sukaldea eta biltegia gaur egun. Zergaitik horren ilusio handiz? Munduan holakoen premia dagoela sentitzen dutelako!
Kantak:
Kukutza III (Zea Mays), Prepárense (Afú)
Erreferentziak:
sustraiak.koop@gmail.com Telefonoz: 645.739.433