Biba bertsoa! Urte berriak uzta berria du, eta POTTO irratsaioan gogotsu bueltatu gara bertso-mundua zukutzeko asmoz. Urteko aurreneko saioan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak abenduaren azken egunetan eta urtarrilaren lehenengoetan izan ziren bertso-jaialdiak ekarri ditugu uhinetara. Elgoibar, Hernani, Aretxabaleta eta Amurrioko saioak, eskutik eskura; albisteak eta agenda-proposamena ere hedatu ditugu […]

Aste honetako POTTO saioan, Bizkaiko kontuak izan dituzte hizpide Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak. Markina-Xemein bisitatu dute, saio bikoitzaz gozatzeko: Bizkaiko eskolarteko finala eta taldekako txapelketaren finala; bertan, Iruri Altzerreka eta Akerbeltzen Antxumeak izan dira txapeldun. Biba zuek, bejondeizuela! https://bilbohiria.com/docs2/2017/potto/170607potto.mp3 Deskargatu hemen.

Martiarekin batera, POTTOk ez du etenik! Berriro be elkartu dira Bilbo Hiria irratiaren estudioan Josu eta Erlantz, bertso-munduak emandako kontuez jarduteko prest. Aste honetako saioan, Nafarroako bertsolari txapelketaren Lakuntzako saioa aletu dute (Aimar Karrika izan zen garaile), eta bertso-aukeraketa ekarri. Halaber, urtero Algortan jokatzen den Abra sariketa ere aletu dute; […]

AGUR, BERTSOZALE! Potto irratsaioaren azkabuko ale honetan Euskal Herrian barnako bidaia proposatzen dizuegu. Oiartzunen izan zen Presoen aldeko bertso-jaialdiaren ariketa batzuk ekarri ditugu; Tolosako Leidor zineman ospatu zen jaialdiaz gozatu; Zeaniko urteroko saioa astindu; eta, bukatzeko, Donostiako Doka Kafe Antzokian jokatu zen Mikel Laboa sariketa komentatu dugu. Azken honetan, Nahia […]

Negu gorrian egonagatik, Bilbo Hiria irratiko estudioan uda beroa da nagusi, eta POTTO saioan ere aro horretarako saltoa egin dugu. Irailaren 1ean, Plentziako Antolin Deuna jaietako bertso-jaialdi mundiala izan dugu gozagarri. Lau maisu handi taulagainean, beste inon topatu ezingo duzuen dokumentua! Jon Maia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Igor Elortza […]

Bertsolaritza eta txapelketa-mundua; horixe da bertsoaren pizgarrietako bat. Zeinek jantziko txapela? Bada, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udazkeneko faseak aurrera darrai eta, jada hiru saio jokatuta, hiru bertsolarik lortu dute zuzenean finalerdietarako txartela: Miren Amurizak, Mungian; Eneko Abasolo “Abarkas”ek, Sestaon eta, Igorren, Beñat Ugartxeak. Gaurko Potto saioan Sestaoko eta Igorreko saioak aletu […]

Bueltan da POTTO saioa, oporraldi luzean deskantsatu eta gero, eraberrituta bueltatu da bertsoa hizpide eta mugarri duen BILBO HIRIA irratiaren saioa. Oraingoan aldaketan bere baitan ditu POTTO saioak, Axier Goñi lagun-lankidea ezingo baita etorri, baina ordezkorik beharrean, beste kontu eta kantu batzuk izango dira uhinen bidez astintzekoak. Oporretatik bueltako  aurreneko […]

Eta heldu da eguna, lagunak! Aspaldi ari ginen esan eta esan Xa2 Amurizari buruzko saio monografikoa egin behar genuela, eta hementxe duzue aurreneko atala. Bizitza mardula, ekimen ugarikoa izan dugu Xabierrena, eta, hortaz, ezin ordu bakarrera mugatu. Hala, hurrengo POTTO saioa ere Xabierren bizitza aletzen emango dugu. Aurreneko saio honetan, […]

Bizkaiko Udaberriko faseak akabera izan zuen aurreko asteburuan, eta gure gaurko POTTO irratsaioan txapelketak utzitakoa aztertu dugu; GENeroaren betaurrekoak jantzi ditugu horretarako. Udaberri fasean izandako bertso ale hautatuak eta bertso-notiziak izan ditugu, bertsozalearen gozagarri. Lagun-maisu on baten berbak ekarrita: “Hay ke mejorar” Biba el berso! https://bilbohiria.com/docs2/2016/potto/160601%20Potto.mp3  Deskargatu hemen