SOINUGELA: Bruce Springsteen Pete Seegerren omenez

Bruce SpringsteenKantu anitz, musikari anitz eta musika anizkuna, horrelaxe laburbil liteke Pedro Elias Igartuak gaurkoan prestatu duen Soinugela. Fermin Muguruzaren Euskal Herria-Jamaika Clash diskoarekin abiatu da saioa; hurrengo minutuetan reggae giroan segitu dugu Kubako eta Jamaikako musikariak biltzen dituen Ska Cubano taldearekin eta New Yorketik reggaea egiten duen Matisyahu juduarekin; Britainia Handian 60ko hamarraldian egiten zen soula gogoratu dugu Geno Washingtonen musikaren bidez; Howe Gelb amerikar kantautoreak bere azken diskoa ekarri digu: There Is No Angel Like You (Ez dago zu bezalako aingerurik); etxera itzulita, Doctor Deseok eta Juan Carlos Perezek beren azken emaitzak aurkeztu dizkigute; gero, Hego Amerikara jo du Pedrok bi emakumeren ahots paregabeez goza dezagun: Susana Baca, Peruko kantari beltza, eta Marta Gomez, Kolonbiako abeslari gaztea; Martin Lubenov bulgariar soinujolearen maisutasuna iritsi da gero eta MOJO aldizkariak azken hilabetean punkari egin dion omenaldi gisakoa ezagutu dugu. Saioaren azken atalean luze aritu zaigu Pedro Elias Igartua Bruce Springsteenen azken lanaz. Gorazarre egin nahi izan dio amerikarrak Pete Seeger mitikoari. Horretarako, bete-betean murgildu da Peteren giroan, hamazazpi lagunek osaturiko folk banda on baten laguntzaz. Folkaren doinu klasikoez gain, jazzaren eta cajun musikaren oihartzun nabariak darizkie Brucek disko honetarako egin dituen moldaketa lanei. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EREMUZ KANPO 1x29: Hiriak (edo hiri-izenak dituzten filmak)

og. Eka 1 , 2006
Gaurko saioan hirien izenak dituzten filmez jardun dugu, (Bilbo hiria aparte utzita) lau film hartuta: Erroma, Paris, Berlin eta metropolis. Hauen atzean, berriz, hiru zuzendari hurrenez hurren: Roberto Rosellini, Wim Wenders eta Fritz Lang.  

Honekin lotuak