Hegoak eta EHNE-Bizkaiak antolatuta, datorren urtean hasiko da “Baserritik mundura, gure elikaduraren etorkizuna jokoan” ikastaroa. Helburua, Esti Redondok azaldu digunez, Elikadura burujabetza eta Agroekologia sakontzea da, eta orain hasi dira izen ematea eta bestelako eginbeharrak betetzeko epea. Ikastaroa, datorren urtarrilean hasiko da, 2016ko azaroan bukatzeko.
Harrotasunez, Bilboko udalak hirian %70 birziklatzen dela esan berri du. Aitziber Ibaibarriagaren ustez esandako hori gezurra da, Udalak berak emandako datuen arabera. Horrez gain, Aitziberrek beste gai batzuk komentatu ditu: Verónica del Carmen etxeko langilearen heriotza, atzo Uribarri auzoan izandako eraso sexista, eta Masustegin izandako auzo batzarra hain zuzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151104solasaitziberibaibarriaga.mp3 […]