Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak enpresa-batzordeen 15000 atxikimendu baino gehiago jaso ditu eta 100 mobilizazio baino gehiago deitu dituzte egun horretarako. ELA, LAB, STEILAS, ESK, EHNE, ETXALDE eta CGT sindikatuek azaroaren 30eko greba feminista orokorrarekin bat egingo dute. Bilbon, goizeko mobilizazio nagusia 12:00etan egingo da udaletxe parean; arratsaldeko manifestazioa berriz, […]

Klima larrialditik harago, kolapsoa izenburupean, gure gizarteak bizi duen krisi sistemikoaren eta haren aurrean dauden alternatiben berri emateko, Bizkaian barrena ibilbidea egin dugu Ekologistak Martxan eta Gune Ekosozialista taldeek gonbidatuta. Toki esanguratsuetan geldialdiak eginez, toki bakoitzari lotutako gaiak jorratu dituzte, egungo sistemak dituen mugak eta ezintasunak azaltzeko. gaiak Energia, Mugikortasuna, […]

Gaur goizean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariek urtarrilaren 30erako deituta dagoen grebaren inguruan jardun dute. Karta osatzen duten ELA, LAB, ESK, STEILAK, EHNE eta HIRU sindikatuek grebaren erregistroa egin dute Eusko Jaurlaritzaren lurralde-ordezkaritzan. Hizlariak ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntza eta LABeko Garbiñe Aranburu izan dira. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200109_GrebaErregistroa.mp3 Deskargatu hemen.

Egungo testuinguruan, elikadura burujabetza Euskal Herrian, gaurko nekazaritza industriala jasangarria da? Iraungarria da? Elikadura negozio bihurtzeak nora garamatza? Alternatibarik badago? Galdera guzti hauek erantzuten saiatuko dira Zer jan Nola erosi jardunaldietan. helburu argia dute, elikadura burujabetzaren inguruko ezagupena zabaltzea eta eztabaida sustatzeko ekimena garatzeko baliabidea” izatea da. Paul Nicholsonek parte […]

Hegoak eta EHNE-Bizkaiak antolatuta, datorren urtean hasiko da “Baserritik mundura, gure elikaduraren etorkizuna jokoan” ikastaroa. Helburua, Esti Redondok azaldu digunez, Elikadura burujabetza eta Agroekologia sakontzea da, eta orain hasi dira izen ematea eta bestelako eginbeharrak betetzeko epea. Ikastaroa, datorren urtarrilean hasiko da, 2016ko azaroan bukatzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151104solasestiredondo.mp3  Deskargatu hemen

Hilaren 15ean onartu zuten Emakume Baserritarraren Estatutua Gasteizko Legebiltzarrean eta EHNE sindikatuak berere ezadostasuna adierazi zuen. Alazne Intxausperen ustez, Estatutu horrek bere alde onak eta txarrak ditu, baina edozein kasutan orain garrantzitsuena berau praktikan jartzea izango da, baserritarra eta EHNE Bizkaia sindikatuko kide honen iritiz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151020solasalazneintxauspe.mp3  Deskargatu hemen  

Hirugarrenez, AEBetako Food First taldeak bisita egin digu. Hamabost bat lagun, besteak beste, Bizkaian, Arabako Errioxan edo Iparraldean izan dira, EHNE-Bizkaiak, Via Campesinak, ELBk eta Etxaldek antolatutako horretan. Bisitaren xehetasunak EHNE Bizkaia sindikatuko Xarles Iturbek eman dizkigu . https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/1501006solasxarlesiturbe.mp3 Deskargatu hemen.