MUSIBLA: Arean, Wagon Cookin, Sleater-Kinney eta Roger Sisters

1

AreanOhi bezala, han-hemenka, berton eta bertan ibili zaigu Txuma Murugarren aste honetako Musibla irratsaioaren eduki musikalak aukeratzerakoan. Lehen-lehenik, Wagon Cookin, Garayalde anaien proiektu dotorea entzun dugu gaurko saioan, eta Atom Rhumba edo Arean (argazkian) taldeen propasamen berritzaile eta erakargarriak ekarri dizkigu saiogileak. Atzerritik Yeah Yeah Yeahs eta Strokes, 70eko hamarraldiaren amaierako sonoritateak berreskuratu dituzten bi talde aurkeztu dizkigu, biak ala biak oso kontuan hartzekoak. Bukatzeko, Sleater Kinney eta Roger Sisters, emakumeek sortutako talde interesgarri eta beteak izan ditugu entzungai. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

One thought on “MUSIBLA: Arean, Wagon Cookin, Sleater-Kinney eta Roger Sisters

  1. Txukun askoa Txuma, jaurlatxirlako bulego hotzetan berotu goxoa dakarkizu, bai zuk zure irratsaioaren bidez, baita horretarako bidea zabaldu duten buru argiek, Jabi Zabala tarteko.
    Bestalde, goraintziak Mieltxo, Apolopot(o), Isidro, Ekaitz eta konpainiari.
    Txus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUBASA: Fermin Muguruzarekin berriketan

az. Mai 24 , 2006
Elkarrizketa luze eta mamitsua egin diogu Fermin Muguruzari Gaubasa saioan, bere azken diskoa dela eta. Jamaikara joan zaigu oraingoan Fermin Euskal Herria Jamaika Clash deritzan diskoa grabatzera. Jon Elizalde, Xabi Solano eta Xabi Pery izan ditu Euskal Herriko bidelagun eta bertan reggae munduko makina bat musikari ezagunen laguntza eta partaidetza […]

Honekin lotuak