IRRATIA.COM: 58. saioa: Jaizki Mundutik Euskal Herrira eta Orhipean nazioartean

IRRATIA.COM Ikasturteko azken saioa egin dugu lagunok, arratsaldeon. Denboraldiko saioa entzuteko aukera emankizun berezi honetan. Ikasturtea egin dugu hemen, Interneten eta irrati estudioan. Urtea Euskal Herria begira, nazioarteari so… teknologia berriak, musika, kultura eta jendartea hizpide hartuta. Munduari so, Jaizki ezagutu genuen Singapurren, eta bueltan dator, trenez bidaia izugarri interesgarri batean. Bidean harrapatu dugu, Kanbodiako ziberkafe batean gurekin konektatuta. Datozen asteotako ibilbidea aurreratu digu eta ezagutu dituen herrialde eta jendeen berri eman digu. Eta Orhipean berriz Xamar, liburuaren hiru bertsio berri (gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) besapean dituela. Tartean Lou Reed bera ere saiora gonbidatu dugu. Zergatik ez?. Saioa deskargatu dezakezu HEMENDIK eskuratuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: La Musgaña, Van Morrison Bilbon

og. Eka 29 , 2006
Beatles AEBetako beltzen arabera (Motown) entzuten hasi dugu gaurko irratsaioa. Van Morrison ere entzun dugu, haren kontzertua izan baikenuen lehengo egunean Euskaldunan. La Musgaña izan dugu hizpide Carlos Beceiro taldekidearekin. Quique Almendros danbor jotzaileari jazotako istripuaren ondorioz, haren alde sortutako elkartasun mugimenduaren berri eman digu. Gaztelako folk taldearen ibilbideaz jardun […]

Honekin lotuak