Etxeetan egiten diren mantentze eta konponketa lanak orokorrean garestiak dira eta nahiko arazo, buruhauste zein erreklamazio sortzen dituzte. Gaurkoan, EKA kontsumitzaileen elkarteko Jose Luis Segurak gai horren inguruan legediak zer dioen argitu digu.
Gaurko Hizpidea magazinearen hasieran, izenburuak irakurri ondoren, Malen Aldalur izan dugu gurekin. Hasteko, Nafarroan hautsak harrotu dituen gaia aztertu du: OPE berriaren bitartez irakasle berrien %70i euskara jakitea eskatuko zaie. Malenek Ezkerra-Izquierdako jarrera izan du mintzagai. Gero, Kataluniara jo du: dakigunez CUPek bere hitza bete du eta ez du Masi […]