Bilboko auzo horretan, Metropoli plana dela kausa, hainbat etxebizitza eraiki nahi dituzte 27.000 metro kuadrotan. Hasteko, EHNEko Iratxe Arriolak honako hausnarketa hau egin du: zer dela eta etxebizitza gehiago Bilbon gutxienez 16.000 hutsik daudela? Bestetik, eremu horretan egun diren ortu batzuk eta XVIII. mendeko baserri bat desagertuko dira. Gainera, alegazioen epea abuztuaren hasieran bukatuko da, opor garaian, hiritarron parte hartzea oztopatzeko asmoarekin.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.