2022an, Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak 693.000 euro berreskuratu ditu bere bazkideentzat, 2017. urteaz geroztik finantza-erakundeei jarritako 2.500 demanda baino gehiagoren ondorioz. Halaber, 1.710.000 euro eskuratu dira guztira. Demanda horiek zoru-klausulak aplikatzearen ondoriozko bidegabeko kobrantzari, hipoteka eratzeko gastuen ordainketari (notaritza, erregistroa, kudeaketa eta tasazioa), irekiera-komisioari, revolving txartelei (abusuzko interesa aplikatzen dutenak), phisingari, […]

Ekainaren 1ean zoru klausulak epaitzeko epaitegi bereziak abiatu ziren. Ekainaren batetik Bizkaikoa martxan da, Donostian eta Gasteizen uztailaren batean jarriko dira martxan. Zoru klausula eta hipoteka gastuen inguruko zehetasunak eman dizkigu Jose Luis Segura, Euskal kontsumitzaileen elkarteko kideak. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170607_hizpidea_jlsegura.mp3 Deskargatu hemen.

Botikak ahotik hartzen ditugunean, hainbat bide partekatzen dituzte horiek elikagaiekin haiek digeritzean, askatzean, xurgatzean, metabolizatzean, banatzean eta kanporatzean. Beraz, euren arten interakzioak sor daitezke, eta horiek eragina izan dezakete botikaren eraginkortasunean zein gaixoen nutrizio-egoeran. Horrela, ezinbestekoa egiten da jakitea janariarekin lotuta botikak behar bezala nola hartu behar diren. Guzti horiek […]

Martxoaren 15ean, Kontsumitzaileen Eskubideen Mundu Egunean, Kontsumobidek bere iazko memora argitaratu zuen, non EAEn izandako kontsumoko erreklamazio guztien estatistika zegoen. 2016an aurreko urtean baino %7,5 gutxiago izan ziren. Gaurko saioan estatistika hori gainbegiratuko dugu Jose Luis Segura EKA-ko kidearekin batera. Erreklamazio gehien sortzen dituzten atalei batez ere erreparatuz, eta Kontsumoko […]

Centro de Información Cerveza y Salud delakoak eta CECUk (Confederación Española de Consumidores y Usuarios) antolatuta, duela bi aste  Bilboko Hika Ateneon “Garagardoaren neurrizko kontsumoa dieta mediterraneoaren barruan” izenburuko hitzaldia eman zuen Mercè Vidal nutrizionista, dietista eta Nutrición Sin Fronteras Gobernuz Kanpoko Erakundearen presidenteak. Oso hitzaldi interesgarria izan zen: elikadura […]

2015ko abuztuan Auzitegi Gorenak, BBVA eta Banco Popularren aurkako epaiketa batean, abusuzkotzat jo eta baliogabetu zituen hipoteken gastu guztiak bezeroei ordaintzea inposatzen dieten klausulak. Harrez geroztik, auzitegi batzuek, gero eta gehiago, epai berberak eman dituzte, epaitutako bankuak gastu horiek bezeroei itzultzera zigortuz. Zeintzuk dira gastu horiek? Hipotekatu guztiek ordaindu al […]

Euskal Kontsumitzaileen Alkarteko Jose Luis Segura izan da gaurko saioan. Erosten ditugun produktuek dituzten bermeen inguruko xehetasunak eman dizkigu. Zenbateko bermea dute produktuek? Denek berbera? Zer estaltzen du bermeak? Zeintzuk dira bermearen frogagiriak? Nahikoa da tiketa ala sinatutako berme-agiria behar da? Legezkoa da saltzailearen aldetik bilgarria exijitzea artikulu akastun bat […]