Bertsolaritzaren bide zahar-berriak erakustea du helburu Bilbo Hiria irratiaren Potto irratsaioak eta gaurkoan bere helburua osoki bete duela esan genezake, zeren eta bi belaunaldi ezberdinetako bertsolarien lanak eskaintzen baitizkigu. Historiari dagokionez, 1980. urtean jokatu zen Euskal Herriko Bertso Txapelketaren finalera garamatza Jabi Lauzurikak, egun hartan finalaren finalean, nolabait esan, Xabier Amurizak eta Jon Enbeitak aurrez aurre botatako bertsoak gogoratzera, horien artean zeinek bere aitari eskainiriko bertso ezagunak ere badirela. Beste muturrean, bertsolari gazteei dagokien muturrean, iazko otsailean Donazaharreko Mendi jatetxean antolatutako bertso afarian Sustrai Colinak eta Amets Arzallusek botatako bertso sorta batzuk. Honetaz esan behar ekainaren 10ean Bilboko Kafe Antzokian izango ditugula bi bertsolari gazteak Bilbo Hiria irratiaren Potto irratsaioak antolatu duen bertso bazkarian. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.
Honekin lotuak
-
2014/11/28
IBAIZABAL: Ipuin kubatarra
-
2013/01/08
ASTE HONETAN, ZER?
-
2006/11/17
POTTO
-
2014/01/16
Gaueko Piztiak #2
-
2012/03/21
IBAIZABAL:
-
2012/09/18
IBAIZABAL: Duintasun astea Errekalden