ZIENTZIALARI: Animalia aniztasuna

EHUko Kultura Zientifikoko katedraduna dugun Juan Ignacio Pérez Iglesiasek animalia aniztasunaren gaia erabili du gaurko ZIENTZIALARI saioan. Biziak Lurrean agertzen duen oparotasunetik abiaturik, animalia aniztasunaren faktore nagusiak aztertu ditu aurrenik. Horren ostean, Lurrean behiala itsasoan sortu ziren izaki nimiño haietatik gaur egungo egoerara iritsi arte, biziak izan duen bilakaerari tarte bat eskaini dio, geroztik animalien morfologiari begirada arin bat emateko. Azkenik, gaurdaino nagusi izan den aniztasuna kinka larrian jartzen ari diren arrazoiak aipatu dizkigu eta, orobat, zenbait aholku eman, arazoa larriago bihur ez dadin. (Argazkia: UNEP-WCMC).

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTE HONETAN, ZER? (Hamaika Telebista)

og. Abe 3 , 2015
Gaur, Hamaika telebistako Ane Zabala erredaktorearen txnda izan dugu. Anek, gaurtik hasita, hurrengo egunetan ikusgai izango duguna kontatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151203solasasteanezabala.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak