Hizpidea magazinearen hasieran izenburuak irakurtzen ditugu eta gure kolaboratzaileek jorratu nahi dituzten gaiak aukeratzen dute: gaur, Euskararen eguna eta 04/08 sumarioa izan dira. Maite Asensiok, Jakin aldizkariko Lorea Agirreren euskararen inguruko adierazpenak izan ditu hizpide. Ion Ansak, aldiz, gaur hastekoa den 04 / 08 sumarioa izan du mintzagai.
EHUko Kultura Zientifikoko katedraduna dugun Juan Ignacio Pérez Iglesiasek animalia aniztasunaren gaia erabili du gaurko ZIENTZIALARI saioan. Biziak Lurrean agertzen duen oparotasunetik abiaturik, animalia aniztasunaren faktore nagusiak aztertu ditu aurrenik. Horren ostean, Lurrean behiala itsasoan sortu ziren izaki nimiño haietatik gaur egungo egoerara iritsi arte, biziak izan duen bilakaerari tarte […]