Datorren urteko urtarrila bukatu arte Bilboko Errekalde zumarkaleko areto horretan indarrean izango direnak, Ismael Manterola EHUko irakasle eta arte adituak komentatu duenez. “Aparteko makinak” lelopean, Abigail Laskozek hainbat marrazki eskegi ditu instalazio baten barruan. Bestetik, aretoaren sarreran, Jabi Sotok “Euforias y demonias” izenekoa jarri du: kasu honetan margo berezi batzuk ditugu eta mural handi bat. Ismaelen ustez, ordu pare batekin nahikoa da bi erakusketa hauek ondo ikusteko (sarrera doakoa da).
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.