Bi astean bi hauteskunde garrantzitsu gertatu dira Latinoamerikan, Argentinan eta Venezuelan, eta dakigunez, bietan eskubiak irabazi du. Fakun Aznarez Argentinan gertatutakoa aztertzen hasi da, eta batez ere datozen hilabeteotan gerta daitekena. Venezuelakoak ere izan ditu hizpide: han, ezkerreko bozka asko abstentziora joan dira Fakunen ustez.
Pasa den igandean izan zen Erregio hauteskundeen bigarren itzulia Iparraldean ere, eta aldaketa galanta gertatu zen lehen itzuliarekin alderatuta. Gai horrekin hasi da gaur Pantxoa Hirigarai. Gero Seaskak estatuarekin lortutako akordioa komentatu du, eta bukatzeko, urtarrilean Zuberoko Sohüta-Hokin 2015eko Maskaradak hasiko direla gogorarazi digu Pantxoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151215solaspantxoiriagarai.mp3 Deskargatu hemen