BERBAZ: Irati Fernández Pujana, amatasuna eta feminismoa

Zer gertatzen zaio emakume feministari ama izatea erabakitzen duenean? Zertan aldatzen da bera emakume gisa? Zertan aldatzen da parekidetasun ituna bikote heterosexualean umea(k) jaio eta gero? Ze estrategia izan dezakete bikoteek egoera berrorekatzeko?

Ikasketa Feministen eta Genero gaien Unibertsitate Masterrean tesina egin behar eta buruan zerabiltzan galderen inguruan ikertzeari ekin zion duela urte pare bat. Bikote heterosexualetan diren 5 urtetik beherako umeak zituzten 5 emakume feministekin elkarrizketa sakonetan eta idatzizko lanen arakatze trinkoan oinarritu zen. Eta saritu egin zuen Emakundek bere lana.

Oraingoz ikerketa gehiagorako asti barik badabil ere Irati, jakitun da zabaldu beharra dagoela, bikote heterosexualetik kanpoko amatasunaz ikertuz, gizonezkoei ere galdetuz, eta bestelako amatasunak ere kontuan hartuz,  amatasun kolektiboen esperientziak aztertuz… Guraso izatea eta harremanak modu kontzientean bizitzea xede.
Feminismoaren inguruan esploratzen, gustura!

Deskargatu hemen.
Erreferentziak:
Iratiri elkarrizketa Emakunde aldizkarian
Argazkia: Karlos Corbella
Kantuak:
Bi kate (Aire ahizpek kantatuta, Joxanton Artzeren hitzak)
Madre (Silvio Rodríguez)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Espainiar estatua bidegurutze ekonomikoan

al. Urt 25 , 2016
Hala ematen du: espainiar estatua bidegurutze ekonomikoan dago egin behar diren erreformengatik, gehi Zor pribatu handiagatik. Europak, murrizketa berriak eta beste Lan erreforma bat eskatuko dio laster. Horien aurrean, hurrengo gobernuak zer egin ahal du? Hor galdera eta erantzunak Jon Bernat Zubiri Reyk eman ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160125hizpideajonbenitezaxpiri.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak