Pasa den ostegunean inauguratu zuten Mercadona Barakaldon. Gotzon Hermosilla kazetariak “lehen eguna baino azkena zela ematen zuela” esan digu. Hermosillaren arabera, orain esango digute lanpostu batzuk sortu direla, kontuan hartu gabe makrodenda honek beste hainbeste lanpostu edo gehiago suntsituko dituela denda txikietan.
Egunero egiten dugun bezala, hainbat hedabideren izenburuak irakurri ondoren, sakontzeko unea heltzen zaigu, eta horixe egin dugu gaurkoan ere. Kattalin Minerrek asteburuan Bilboko Zorrotzan gertatutako bortxaketa saiakera izan du hizpide. Patxi Ruiz de Samaniegok, aldiz, larunbateko “Alternatiben herria” ekimena komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151026hizpideapatxietakattalin.mp3 Deskargatu hemen