Iñaki Petxarromanek, azken urteotan kazetaritza liburu, erreportaje eta elkarrizketa ugari argitaratu ondoren, oraingoan eleberrira jo du, nobela historikora hain zuzen ere. Benetazko gertakizun historiko bat oinarri hartuta, fikziozkotzat jo daitekeen bere lehenengo lana osatu du BERRIAko kazetariak. Gertakizunok aproposak dira oso horrelako istorio bat osatzeko: Islandiako lur ezezagunak, basatiak, ederrak bezain arriskutsuak, balea ehiza, itsasoa, gosea eta mesfidantza… Zinezko hilketa lazgarri horien alegiazko lekukoa bihurtuko da Elkar argitaletxeak argitaratu duen liburu horren irakurlea.
Deskargatu hemen.