IBAIZABAL: Alternatiben herriak emandakoa aztergai (Argia 2481. zenbakia)

Alternatiben herria Bilbon: kultura politiko berria ernatu da” irakurtzen dugu aste honetako Argiaren azalean. Horrekin hasi da Unai Brea erredaktorea zenbaki berria aurkezten. Ondoren, asteko gaia aurkeztu digu, Bideo-jokoak”, markak hautsi dituen merkatuan gure lekua egitea xede baitute bertoko bideo joko egileek. Gero, Unaik berak Iñaki Olaizolari heriotza duinaren inguruan egindako elkarrizketa komentatu du eta, bukatzeko, Erdiko Kaieran, “Ezkerra eta kultura” goiburupean egindako elkarrizketa bikoitza ekarri du Break gogora, “beti gerorako uzten den eztabaida” ekarri nahi izan baitu Kepa Matxainek: Zein kultur eredu aldarrikatzen du hemen ezkerrak? Zer esan nahi du kultura herritarraz eta parte-hartzaileaz ari denean?

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Bide Berriak", elikadura burujabetzaren aldeko dokumentala osorik ikusgai

ig. Aza 1 , 2015
Aste honetan Bide berriak lehiaketa aipatu dugu, Bizilurrek eta EHNE-Bizkaiak antolatutako bideo lehiaketa horretan elikadura burujabetza sustatzea dute helburu eta, horretarako, izen bereko dokumentala egin dute. Sarean dago ikusgai Bide berriak filma eta hona ekarri dugu osorik, bere banaketa libreko lizentziari esker. Dokumental honek Zinema Ikusezina jaialdian garapen iraunkorraren ataleko […]

Honekin lotuak