Kepa Altonaga biologian doktorea eta zoologian aditua dugu. Baina dibulgatzaile porrokatua ere badugu bera. Darwin geurean izeneko liburuan, esaterako, eboluzioaren teoriaren nondik norakoak azaldu zituen ezin argiago. Hain zuzen ere, liburu horretaz baliaturik, gaurko elkarrizketan Charles Darwinek hautespen naturalaren bidezko eboluzioaz emandako funtsezko gakoak jarri dizkigu agerian, teoriaren bost egitateak eta hiru inferentziak banan-banan azalduz. (Argazkia: ToastyKen).
Deskargatu hemen.