HIZPIDEA: Apirilaren 9ko jardunaldi feminista Gasteizen

Aurtongo apirilaren 9an aldarrikapenez eta edukiz beterik helduko zaigun jardunaldi garrantzitsu bat prestatzen dihardute Euskal Herriko mugimendu feminista osatzen duten hainbat taldek eta kolektibok. Haien izenean, Itziar Gandarias mintzatu zaigu jardunaldiaren helburuez. Itziarren hitzetan, hiru dira helburu nagusiak: alde batetik, emakumeei egiten zaizkien era guztietako erasoak irmoki salatzea, larrienetatik hasi eta hitzez eta bestela bezala egiten direnetaraino; bestetik, emakumearen aurkako kriminalizazioa saihestea; eta, azkenik, emakumeak pairatzen dituen mota guztietako bortizkeriak hautemateko eta errotik mozteko baliabideak eskatzea.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Supermerkatuan moldatzeko gida (Argia, 2496. zenbakia)

lr. Ots 20 , 2016
Argia astekariko Unai Brea kazetariarekin mintzatu gara, aldizkariak aste honetan dakartzan eduki nagusiak ezagutzeko asmoz. Unaik berak, errepaso labur baina sakonean, hiru eduki hauek nabarmendu ditu: elikadura arloan, salgaien etiketak behar bezala ulertzeak eta haietan esaten dena interpretatzeak ongi jatearekin daukan lotura zuzena nabarmentzen duen erreportajea; AP8ko bidesarien inguruan Durangaldean […]

Honekin lotuak