Joan den igandean Bolivian konstituzioa aldatu ala ez erabakitzeko bozketak izan zirela eta, Resumen Latinoamericano aldizkariko Fakun Aznarez kazetariari hots egin diogu, gai honetaz gehiago konta diezagun. Fakunek adierazi digunez, bozen zenbaketa oraindik amaitzeke dago, bertan oso prozesu motela darabiltelako, baina, itxura guztien arabera, ezezko bozka baiezkoari gailenduko zaio, nahiz eta batetik bestera botoetan alde handirik ez izan. Horrek, jakina, bidea moztuko dio Evo Moralesi hurrengo urteetan agintean jarraitzeko. Emaitzen harira, Fakunek elkarrizketaren azken aldean oposizioak kontrolaturiko hedabideek emaitzetan izan duten eragin nabaria azpimarratu du.
Honekin lotuak
-
2014/12/16
IBAIZABAL: Berriak datoz Iparraldetik…
-
2014/05/22
IBAIZABAL: Jarri Internet zuretzat lanean
-
2009/04/22
MUSIBLA: Remate, The Queen Machine…
-
2014/10/21
IBAIZABAL: Bilboko BAD Jaialdia hastear
-
2015/01/15
ASTE HONETAN, ZER
-
2009/07/03
IBAIZABAL: UEU Eibarren (1)