Joan den igandean Bolivian konstituzioa aldatu ala ez erabakitzeko bozketak izan zirela eta, Resumen Latinoamericano aldizkariko Fakun Aznarez kazetariari hots egin diogu, gai honetaz gehiago konta diezagun. Fakunek adierazi digunez, bozen zenbaketa oraindik amaitzeke dago, bertan oso prozesu motela darabiltelako, baina, itxura guztien arabera, ezezko bozka baiezkoari gailenduko zaio, nahiz […]

Berrogei egun pasa dira Mauricio Macri Argentinako presidente izendatu zutenetik, eta gai horrekin abiatu du Fakun Aznarez Resumen Latinoamericanoko kazetariak bere Hego Amerikako azken albisteen sorta. Eskumaren ofentsiba ez da gelditzen hainbat arlotan, herrialdea orain arte lerratuta egon den multzotik atera eta eskumako gobernuak dituztenen aldera iragaten ari baita presidente […]

Kolonbiako azken berriekin hasi da gaur Latinoamerikako berri ematen Fakun Aznarez Resumen Latinoamericano aldizkariko kazetaria, FARC gerrillak iragarritako su-etena aipatzen. Hortik, Boliviako Santa Cruz de la Sierran mugimendu sozialetako 1.500 kide egiten ari diren jardunaldietara pasa da, ondoren, Francisco Aita Santuak, Hego Amerikan egiten ari den biran esandakoak aipatzeko. Bukatzeko, […]

Azken egunotako gertakariak kontuan hartuta (bonbardaketak eta abar) Kolonbiako bake-prozesua kolokan egon daiteke,  Resumen Latinoamericanoko kide Fakun Aznarezek kontatu digunez.Manuel Santos presidentearen ondoan dauden zenbait sektoreren interesek bultzatuta. Horrez gain, Peruko egoera eta Montevideon egindako manifestazioa ere komentatu ditu Fakunek Hego Amerikako berri ekartzeko duen tartean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150528solasfakun.mp3 Deskargatu hemendik.

Aste honetan Peruko Arequipa departamenduan matxinadak gertatzen ari dira. Atzean Southern transnazionalaren meatzaritza egitasmoak eta horien aurkako protestak Cocachacra herrian. Gai honekin hasi da gaur Resumen Latinoamericanoko kide Fakun Aznarez, Hego Amerikako berri ekartzeko duen tartean. Gero, AEBko 1000 militar Paraguayra heldu direla kontatu digu. Eta bukatzeko, Guatemalan bi nekazari epaitu […]