Zaldibarko zabortegian gertatutakoan oinarrituta, Hondamendia antzezlana taularatu zuten, Harkaitz Canoren testu batean oinarrituta eta, berau gauzatzeko, Artedrama eta Axut! taldeak batuta. Gure sistema politiko eta mediatikoari kritika egiten dio antzerki lan honek, 2020ko hasieran kokatua eta erizainak, kazetariak, enpresariak, dantzariak, politikariak, zaborpean geratutakoen senideak ageri dira. Gogora dezagun 2020ko otsailean gertatu zela Zaldibarko zabortegiko luizia eta, hilabete geroago, pandemia dekretatu eta konfinamendua agindu zutela agintariek, COVID-19ren izurritea dela eta. Tramankulu digitalak gure bizitzaren erdigunean jarri direla, kazetarien buruhausteak, politikarien jokabideak, jende askoren ezintasunak… Hondamendia beste hondamendi baten atzean eta gizakion uste onak airean gertatzen direnean nola jokatzen dugun islatzen saiatzen da antzezlana. Gure egoera kutsatu dugun munduarekiko islatzen duen metafora da hondamendiarena: mendi bat erori ahal zaigu buru gainera edozein momentutan. Bada, geuk sortutako zaborrez egindako mendi batek gu suntsitzea hondamendi ekologiko globalaren metafora oso ona da.
Deskargatu hemen.