Lehengo batean AEBetako Alderdi Demokratak eginiko bilkura batez baliatu zen Barck Obama estatubatuar presidentea agur esaten hasteko, bi agintaldi beterik, hurrengo hauteskundeetan hautagai izango ez denez gero. Estatubatuarrek ohi duten iruditeria eta hots handia erabilita, Obamak bere agurraren hasiera eszenifikatu zuen alderdikideen aurrean eta, bide batez, mundu zabaleko hedabideen aurrean. Txente Rekondo kolaboratzaileak Barack Obamak bi agintaldiotan eginiko politika kritikatzeko probetxatu du abagunea. Obamaren barne zein kanpoko arazoak, barne zein kanpoko hutsak eta porrotak hartu ditu ahotan Txente Rekondok: osasuna, aldaketa judizialak, etorkinen arazo konpondu gabea, Ekialde Hurbileko gerrak eta AEBen nplikazioa haietan, Errusiarekiko harremanak hoztea, TTIP delako ituna eta beste.
Honekin lotuak
-
2016/06/27
HIZPIDEA: Brexitaren ondorio ekonomikoak